2009-06-07

Curasan, talde berezi bat




Curasan deitzen dira eta jendeak onartu, errespetatu eta Curasan deitzen die. Toki eta egoera oso ezberdinetatik eratorritakoak dira. Hasiera batean, laukote bat ziren, gero hirukote batean bilakatu ziren. Batzuetan, zortziko taldea izatera helduko zirela pentsatzen zuten , baina azkenean laukote bat izaten bukatu edo jarraitu dute.

Hala ere, esan beharra daukat leku ezberdinetan bizi diren kideak direla, batzuk Bartzelonan, beste batzuk ,Donostian, etab. Ahal dutenean batu , entsaiatu eta kontzertu emanaldiak egiten dituzte.

Horregatik, merito handiko taldea direla esango nuke, nahiz eta elkarrengan distantzia handia egon. Zerbaitek batzen die eta zerbait hori, beraien musika da, beraien lagun guztiekin gozatu eta disfrutatzeko egiten duten musika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario