2009-06-08

Musika Udalekuak

Urtero bezala Musika udalekuak antolatzen dira Euskal Herriko hainbat tokitan. Baina urteak pasa ahala eskaintza handituz doa . Orain, ez dira musika udalekuak hirietan bakarrik, herrietara ere zabaltzen ari dira.

Interesatuta egonez gero, hona hemen hiperlotura batzuk:

Bilbao musika

Bizkargi Musika Eskola

Gipuzkoako Gazte informazioa

2009-06-07

Kokein ...

Kokein ...talde eibartarra. Garai ezberdinak pasa ostean, 2004an beraien lehenengo diska argitaratzen dute Gaztelupeko Hotsak diskografikarekin. "Lotuta egon arren" izeneko diska indar askorekin sartzen da , bai instrumentu aldetik, bai ahots aldetik ere. Zaloaren ahotsa potente zetorkigun, kanta landu eta rockeroekin.

4 urte beranduago bigarren diska heldu zen " Mundu margotu berri bat". Nire ustetan lasaiagoa da. Esan beharra daukat biolontxeloa bezalako instrumentu berezia sartzen dutela eta honek bere xarma ematen dio diskari. Soinu ezbedinen fusioa edo salda dela esan dezakegu.

Zuentzat Lotuta egon arren izeneko kanta, izen bereko diskakoa.

Lain, Lor-en bertsioarekin

Lain euskal talde gazte bat da. Bikote honek egindako "zure doinua" LOr taldearen bertsioa jarraitzaile asko lortu ditu youtuben. Oso estilo euskalduna dutela esan dezakegu, bi ahotsetara kantatzeko ohitura bertokoa da.

Biak batera izugarrizko efektua lortu dute, lasai gauden momentu horietan entzuteko kanta da. Emozio, sentimendu ezberdinak sortzen duen kanta.

Goza ezazue lagunok!



Curasan, talde berezi bat




Curasan deitzen dira eta jendeak onartu, errespetatu eta Curasan deitzen die. Toki eta egoera oso ezberdinetatik eratorritakoak dira. Hasiera batean, laukote bat ziren, gero hirukote batean bilakatu ziren. Batzuetan, zortziko taldea izatera helduko zirela pentsatzen zuten , baina azkenean laukote bat izaten bukatu edo jarraitu dute.

Hala ere, esan beharra daukat leku ezberdinetan bizi diren kideak direla, batzuk Bartzelonan, beste batzuk ,Donostian, etab. Ahal dutenean batu , entsaiatu eta kontzertu emanaldiak egiten dituzte.

Horregatik, merito handiko taldea direla esango nuke, nahiz eta elkarrengan distantzia handia egon. Zerbaitek batzen die eta zerbait hori, beraien musika da, beraien lagun guztiekin gozatu eta disfrutatzeko egiten duten musika.

Delorean, euskaldunak ingelesez


Delorean talde zarauztarrak musika bikaina egiten du soinu elektronikoarekin. Ingelesez kantatzen dute eta kriston zuzenekoa dute.

Beraiek ez dute diskotekako musika eta etxeko musika ezberdintzen. Eta egia da? zergatik ezberdindu? Zergatik musika elektronikoa ez da egokia etxean entzuteko?
Gizarteak esandako zerbait izango da.

Aurten mutil laukote hau
Benicasim
-eko jaialdian aurkitzeko aukera izango dugu, uztailaren 18an, larunbata hain zuzen ere. Egun berean Franz Ferdinand bezalako beste artista internazionak egongo dira.

Karelean, ahots potentea

Karelean, 2004an sortutako talde euskalduna da.90.hamarkadako Lin ton Taun talde zestuarraren 3 kide Joseba Illarramendi( eskusoinua eta ahotsa ),Bitti Tena ( baxua ) eta Raul Olaizola ( gitarra ) kantuak sortzeko berriro ere elkartu ziren. Eta hauek hirurak beste bi artisten konpainia bilatu zuten, Aitor Korta ( TTakunpa-koa ) eta Olatz Prat abeslaria ( Zuri eta Beltz taldean ibilitakoa ).

Guztiek dute eskarmentua, Karelean nortasunarekin Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi zuten 2006an eta bi urte geroago beraien lehenengo diska argitaratu zuten, 56.gelatik izenekoa

2009ko udako Jaialdiak

Laster dugu uda eta honekin batera jaialdiak datoz. Animatu gazteok musikaz gozatzera eta bide batez jendea ezagutzera!


JaialdiakNonNoiz
La Bruta FestLa CoruñaEkainak 4-6
Vila-rockOropesa del MarEkainak 5-6
SónarBarcelonaEkainak 18-20
KobetasonikBilbaoEkainak 19-20
MetalwayZaragozaEkainak 20-28
FestusBarcelonaEkainak 26-28
Pirineos SurLanuzaUztailak 9-26
Bilbao bbk liveBilbaoUztailak 9-11
Derrame rockAgones de PraviaUztailak 10-11
Monegros Desert FestivalFragaUztailak 18
FIB HeinekenBenicasimUztailak 16-19
AquasellaAsturiasAbuztuak 7-8
ElectrosonicBurgosAbuztuak 21-22

ITAKA musika taldea


Zumaiako talde bat dugu oraingoan, ITAKA hain zuzen ere. Stoner, punk eta rock musika egiten dutela esaten dute beraiek. "Nerabe" diska kaleratu zuten 2007an. Erritmo ezberdinak eta ez ohikoak erabiltzen dituzte beraien estilo propioa markatzeko asmoz.

Zuzenekoetara bideratuta daude , beraien musika indartsua baita, bisualki ere gozamena eskeintzen duena.

Gainera, bigarren diska bat grabatzen egon dira. Hala ere, ez dakigu noiz kaleratuko den.

2009-06-06

MUSIKAREN GARRANTZIA KLASEETAN

Iepa!!!

Hona hemen nik eginiko Powert Point bat. Nire ustetan egindako zerbait da. ustez Musikaren presentzia klaseetan ezinbestekoa delakoan nago eta horregatik, aurkezpen hau egitea otu zait.

Iritziak eskertzen dira!

eskerrik asko

2009-05-14

Instrumentuen Webquest-a

Instrumentu ezberdinen webquest-arekin natorkizue gaur. Bertan instrumentuei buruzko informazio sinplea baino baliogarria aurki dezakegu.

2009-04-30

Ikasketa Prozesuaren Mapa Kontzeptuala

Kaixo!!!

Ikasketa prozesuaren erronka dugu ezagutzaren gizarte honetan. Cmaptools programaren bidez, gai honi buruzko mapa kontzeptuala prestatu dut.

Web 2.0, E-learning 2.0, Alfabetatze digitala eta etorkizunerako erronkak bezalako elementuetaz aritu naiz, hitz hauen esanahia azaltzeko asmoz.

2009-03-26

Napoka Iria, akustika

2005ean jaio zen Napoka Iria taldea, Jeff Buckley, Pearl Jam,Ani Difranco edo Pj Harvey bezalako taldetan oinarrituta, Ander Mujika eta Miren Narbaiza artista bikotea elkartu eta musika egiten hasten dira.

Gitarra akustikoa eta Mirenen ahotsa potenteaz baliatzen dira artelanak sortzeko.

Hortaz aparte, Japonera egin zuten bidaia eta bertan Tayuta taldearekin elkartuz. Bertan gira txiki bat egin zuten, 6 kontzertu eskeini zituzten eta Elgoibarren ere emanaldia eskaini zuten bi taldeak batera.

Horra hemen, Elgoibarren eskeinitako kontzertu baten bideoa.

2009-02-26

" A cause des garcons" frantziar doinua

Yelle, neska gazte bat da. Frantziarrak, beste bi kide ditu taldean. Nahiz eta euskaldunak ez izan, egiten duten musika ezberdinagatik, nire blogean tartetxo bat eskaintzea ondo irizten zait. Zuzenean paregabeak dira eta pasa den abenduan, Fever antzokian ikusteko aukera izan nuen.

Yelle entzuteak, parte hartzea eskatzen du, eta horregatik kamisetetan "Dance or Die" bezalako mezuak eabiltzen dituzte. Hau da, dantzatu edo hil.

2009-02-19

Harrera


Iepa!!!!!

Soinu salda goxo bat egiteko osagaiak batzen hasiko naiz, errezeta berria izanez gero gustora jasoko dut...

aiooo