2009-03-26

Napoka Iria, akustika

2005ean jaio zen Napoka Iria taldea, Jeff Buckley, Pearl Jam,Ani Difranco edo Pj Harvey bezalako taldetan oinarrituta, Ander Mujika eta Miren Narbaiza artista bikotea elkartu eta musika egiten hasten dira.

Gitarra akustikoa eta Mirenen ahotsa potenteaz baliatzen dira artelanak sortzeko.

Hortaz aparte, Japonera egin zuten bidaia eta bertan Tayuta taldearekin elkartuz. Bertan gira txiki bat egin zuten, 6 kontzertu eskeini zituzten eta Elgoibarren ere emanaldia eskaini zuten bi taldeak batera.

Horra hemen, Elgoibarren eskeinitako kontzertu baten bideoa.